Elika / Ekazaritzako Elikagaien Segurtasuna / Proiektuak


Arriskuen Balioztatzeak dituen egiturak sendotzea
Lehen Sektoreko eta Animaliak Elikatzeko arloko segurtasuna sustatzea
Nekazaritzako Elikagaien Industriako Segurtasuna sustatzea Euskadin
Elikagaien Segurtasuneko Europako Sarean (SAFEFOODERA) parte hartzea



Arriskuen Balioztatzeak dituen egiturak sendotzea


Arriskuen Balioztatzeko hiru faseak aurrera eramateko, ELIKAtik zenbait estruktura sortu ditugu: Batzorde Zientifikoa (arriskuak balioztatzeko organoa), Kudeaketa batzordeak (arriskuak kudeatzeko organoa), eta Batzorde Teknikoak; horrelakoetan, ELIKAk Idazkaritza Teknikoko lanak egiten ditu. Egitura horiek etengabe hobetze aldera, 2007. urtean hurrengo ekintzak ari gara aurrera eramaten:



Zientzia batzordearen eskumenak eta metodologia hobetzea


Euskadiko Zientzia batzordeak 5 urte daramatza lanean. Beraz, profilak berritze aldera eta egon daitezkeen hutsuneak antzemateko asmoz, kide horien eskumenak aztertzeko garaia heldu da. Halaber, urrian, Arriskuen Balioztatze prozesuari begira, metodologia erdi-kuantitatiboko bigarren prestakuntza-tailerra antolatuko dugu Zientzia batzordearentzat.


Zientzia batzordeak eta Kudeaketa batzordeek EFSArekin eta Europako Batzordearekin duten Benchmarkin

EAEko Arriskuen Balioztatze prozesuko egituretan aurrera joan eta hobetze aldera, urrian, aipatutako erakundeen arteko topaldia antolatuko dugu. Bilera horretan, halaber, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) hartuko du parte, bai eta Europako Batzordeak ere. Bileraren helburua honako hau izango da: Arriskuak Identifikatu, Balioztatu eta Kudeatzeko Europa mailako Prozedura partekatzea eta EAEn aplikatu ahal izatea.


Batzorde Teknikoen funtzioak aurrera eramatea


Aurten, Nekazaritza arloko Batzorde Teknikoa sortuko dugu. Halaber, Abeltzaintza arloko Batzorde Teknikoaren partaidetza sustatu egingo dugu bete behar dituen funtzioak aurrera eramate aldera. Aipatu funtzioak honako hauek dira:

- Arriskuak identifikatzea eta garrantzitsua den informazioa helaraztea Zientzia Batzordeak balioztatu ahal izateko.

- Kudeaketa batzordeei erabakiak hartzeko garaian laguntzeko asmoz, Zientzia Batzordeak emaniko gomendioak abian jarri ahal izateko nolako bideragarritasun maila tekniko dagoen aztertzea.


 
Erabilera-baldintzak ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba)
Telefonoa: 945 122 170 . Fax: 945 122 171 . berri@elika.net
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english