Elika / Ekazaritzako Elikagaien Segurtasuna


Europako Batasunean gertatu berri diren alertek komunikabideetako lehen orrialdeetan jarri dute elikagaien segurtasuna gaia, eta horrek kezka orokorra eragin du gizartean elikagaien kontsumoaren inguruan.

 

Egoera hori dela eta agerian jarri da, osotasuneko ikuspuntutik lan egin behar dela, nekazaritzako elika katearen segurtasunean indarra jarriz, hots, animalien elikaduran, lehen sektorean eta berorretatik eratorritako produktuetan zein EAEn ekoiztutako nekazaritzako elikagaietan. Horregatik guztiagatik, ELIKAk duen ezarpen eremu nagusia nekazaritzako elikagaien segurtasuna da.

Europako Batzordearen Elikadura Segurtasunari buruzko Liburu Zuriak, argitaratutakoaren arabera, Elikadura Segurtasunaren arloko Politikaren oinarria Arriskuen Analisia da eta horrek hiru fase dauzka: Arriskuen Balioztatzea, Kudeaketa eta Jakinarazpena. Hiru fase horien jarraipenak, ardatz nagusia zientifikoa izanik, elikagaiek kutsatutako arrisku eremuan nekazaritzako elikagaien segurtasuna bermatuko digu. Arriskuen ebaluatzea burutu ahal izateko ELIKAk Batzorde Zientifiko bat eratu du, arestian aipaturiko Liburu Zurian ezarritako independentzia, bikaintasuna eta gardentasunarekin bat etorriz.

ELIKAk duen beste oinarrizko zeregin bat informazioa trukatzea eta aztertzea da. Lan hau ELIKAK egiten du, sor litezkeen arazoak antzematen laguntzeko eta aholkularitza zientifikoa ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izan dadin. Ildo horretatik, Europako Segurtasun Agentzia nagusiekin informazioa elkartrukatzeko, VI. Marko Programan NAESen parte hartzea kudeatzen du ERANET Sarea SAFEFOODERA barruan.

Segurtasuna sustatzeko eta EHAEko sektore ekoizleei laguntzeko, Lehen Sektorea, Animalien Elikadura eta Nekazaritzako Elikagaien Industria hobetzea sustatzen da eta baita ere, lege, segurtasun eta ingurumen-babeseko betekizunei egokitzea.

ELIKAk laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaintzen dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari Nekazaritzako Elikagaien Alerten Kudeaketan. Horri dagokionez, Alerten Unitateak urteko 365 egunetan 24 orduko zerbitzua ematen du eta Alerten inguruko informazio guztia jaso eta koordinatzen du.

  Etengabeko hobekuntzan sakondu eta aipatu esparruetan sartzeko asmoz, urtero Helburuak planteatzen dira eta berorietatik Proiektuak eratortzen dira.
 
Erabilera-baldintzak ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba)
Telefonoa: 945 122 170 . Fax: 945 122 171 . berri@elika.net
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english