|
|
Europako ildoei jarraituz, ELIKAk ezagupen zientifikorik onenei jarraitzen die Arriskuak Balioztatzeko.
Gauzak horrela, 2002ko urtarrilean, Batzorde Zientifikoa (BZ) eratu zen, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunari
buruzko aholku eta kontsultarako organoa, alegia. BZ aldian-aldian batzen da. Alde batetik, elikagaiek sor lezaketen arriskuei
EAEko herritarren esposizioa nolakoa den ebaluatzeko; eta bestetik, arriskua murrizteko neurriak aztertzeko. Batzorde Zientifikoak
oso jardunbide ona du eta hori, batez ere, osatzen duten kideen askatasunari eta apartekotasunari eta haren kontseiluen
gardentasunari zor die.
|
|