Alerten Kudeaketa / Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak sortutako protokoloa EHAEn ekoizten diren nekazaritzako elikagaien segurtasuna bermatzeko neurrietako bat da.

Aipatu protokoloak EHAEko agintari eskudunen jokaera-jarraibideak ezartzea du helburu, animalien elikadura, abeltzaintzako osasuna eta nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloan, nekazaritzako elikadura arloko alertak gertatzen direnean. Protokolo horren bitartez langileen jarduerak koordinatu nahi dira, honako helburu hauekin:
- Lehen sektorean beharrezko neurri guztiak hartzea, osasun publikoarentzako eta abereen osasunarentzako kaltegarri izan daitezkeen nekazaritzako elikagaiak elika katean sar ez daitezen.
- Abereen osasunean eragina izan ditzaketen epizootia larriei aurre egiteko neurriak hartzea
- EHAEn sortu, transformatu edo ontziratutako nekazaritzako elikagaien eta baita ere, herritarren edota abereen osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen animalien banaketa zein salmenta etetea.
- Informazioa helaraztea industria, kontsumitzaile, agintari eta nekazaritza elikadura arloko alertan inplikatutako bestelako erakundeei.
- EHAEko elika katearen ekoizpen-arloei kalte egin diezaieketen giarte alarmak ekiditea.
Horren inguruan, tresna informatiko bat garatu da, helburu izanik, eskudun arduradunen arteko komunikazioa arintzea eta nekazaritza elikadura arloko alerten kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzea.

Erabilera-baldintzak ELIKA . Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioa
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english