Nekazaritzako elikagaien industria / Nekazaritzako elikagaien industria







Elikagaien higieneak aztertzen du higiene-osasuneko kalitate gorena duten elikagaiak ekoizteko bidea, kontsumitzailearentzako kaltegarriak izan ez daitezen.

Horretarako, beharrezkoa da elikagaien kontsumoarekin erlazionatuta egon daitezkeen arriskuak eta jatorria ezagutzea, eta arriskuak ekiditeko neurriak zeintzuk diren; izan ere, errazagoa da arriskua ekiditea, sortu ostean desagerraraztea baino eta, horretarako, higiene-praktika egokiekin jokatzea ezinbestekoa da.

Elikagaien higieneari buruzko apirilaren 29ko 852/2004 Arautegiak (EB) delikadura arloko industriarako ezartzen duen legeriak, elikadura arloko enpresak (elikagaiak prestatu, transformatu, ontziratu, garraiatu, banatu, erabili edo saltzen dituzten guztiak, kontuan hartu gabe zein den haren edukiera, ekoizpen tamaina, langile kopurua...) autokontrol ekintzak burutzera behartzen ditu. Autokontrol ekintzen artean, Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko sistema (APPCC) betearaztea ezinbesteko eta derrigorrezko baliabidea da elikagaien higienea bermatzeko.




Nekazaritzako elikagaien segurtasuna sustatzeko eta EHAEko arlo ekoizleei laguntzeko, ELIKAk Nekazaritzako elikagaien Industrien Arriskuen Mapa garatu du. Mapa horrek era guztietako informazioa eskaintzen du: arrisku motak, inplikatutako elikagai eta sektoreak, legeria ezargarria, baimendutako mugak eta prebentziozko neurriek eta elikagaiek kutsatzen dituzten gaixotasunen inguruko informazioa.
* E-maila:
* Kodea:
(*) Beharrezko Datua.
 
Erabilera-baldintzak ELIKA . Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioa
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english