Argitarapenak / Elikaberri
Harpidedun izan nahi duzu?
Aldizkari guztiak
292. zenbakia (20. astea, 2008ko maiatza)
 
EFSAren txostena: Salmonellaren prebalentzia EBko indioilarren ustiategietan

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz Europako indioilarren taldeetan. Laginak 2006 eta 2007. urteetan hartu dituzte, eta hamalau estatu kideetatik seitan Salmonella spp. antzeman dute aurrerakoen hazkuntza taldeetan. Horrek esan nahi du %13,6ko prebalentzia duela aipatu bakteriak. Giza salmonelosia eragin ahal duten bi serotipoen (S. enteritidis eta S. Typhimurium) prebalentzia %1,7koa da, eta estatu kideen artean aldatu egiten da estatu batetik bestera (%0tik %8,3ra bitartean). Bestalde, azterlanaren arabera, gizentzeko indioilarren hiru taldeetatik bat positiboa izan da Salmonellaren aurrean (%30.7).

Txostena
Eranskinak


INFOSANen informazio-oharra: kaltegarriak izan litezkeen elikagaiak haurdunaldian eta edoskitze aldian

Elikagaien Segurtasuneko Agintaritzen Nazioarteko Sareak (INFOSAN) informaziozko ohar baten berri eman du. Oharra kaltegarriak izan litezkeen hainbat elikagairi buruzkoa da nola haurdunaldian, hala edoskitze aldian. Haurdun dauden emakumeak zein bularreko haurrak arrisku taldeak dira; eta, ondorioz, kalteberagoak izan daitezke Elikagaiek transmititu ahal dituzten Gaixotasun Transmitigarrien (ETAk) aurrean. Beraz, beharrezkoa da ahalik eta zehatzen kontrolatzea elikagaiekin lotura izan lezaketen arriskuak. Oharrean hainbat gomendio eta informazio bildu dute, alde batetik, elikagaiak kutsatu ahal dituzten substantzia kimikoei buruz (metal astunak, dioxinak eta mikotoxinak); eta, bestetik, kutsadura mikrobiologikoari buruz (Listeria monocytogenes, Toxoplasma gondii eta Enterobacter sakazakii).

Informazio gehiago


IFSTren gomendioak: kutsadura gurutzatua etxeetan

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Britainiako Institutuak (IFST) hainbat gomendio argitaratu du etxeko kutsadura gurutzatua saiheste aldera. Izan ere, Institutuak uste du kutsadura mota hori kausa garrantzitsuenetako bat dela elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen bat harrapatzeko garaian. Hori dela eta, beste aholku batzuen artean honako gomendio hauek eman ditu: 1) Prozesatu gabe kontsumituko ditugun elikagai gordinak ondo garbitzea 2) Tratatutako elikagaiak eta elikagai gordinak ondo bereiztea biltegian 3) Tratatutako elikagaiak eta elikagai gordinak manipulatzeko garaian, tresna ezberdinak erabiltzea.

Informazio gehiago


Batzordearen txostenak: animalien hainbat gaixotasunez Europan

Batzordeak hainbat txosten argitaratu berri ditu. Aipatu txostenak maiatzaren 8koak dira, eta Europan antzemandako animalien gaixotasunei buruzkoak dira. Besteak beste ondoko txosten hauek aurkitu ahal izango ditugu: Mingain Urdin gaixotasunari buruzko azken kasuak Frantzian, Italian eta Holandan; Txerri Izurri Klasikoari buruzkoak Eslovenian eta Hegazti-gripeari buruzkoak Danimarkan.

Mingain urdin gaixotasuna- Frantzia
Mingain Urdin gaixotasuna- Italia
Mingain Urdin gaixotasuna- Holanda
PPC Eslovenian
Hegazti-gripea Danimarkan
Bestelakoak


AFC Panela: aromatizatzaile batzuen gaineko iritzia

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Gehigarrien eta Elikagaiekin harremanetan dauden Materialen Panelak (AFC) iritzi bat argitaratu du aromatizatzaile batzuen gainean. Izan ere, substantzia horiek gaur egun Europar Batasunean erabiltzen diren edo merkaturatzen diren produktuetan aurkitu ditzakegu eta giza osasunean eragina izan ahal dute. Horien artean, hainbat substantzia ditugu, hain zuzen ere, Batzordearen 1565/2000 (EE) Araudiaren I. Eranskinean zerrendaturiko 7. talde kimikoetan aipatzen direnak.

AFCren iritzia
1565/2000 (EE) Araudia 


Mingain Urdin gaixotasunari buruzko egoera

Maiatzaren 7an, Europako Batzordeak eguneratu egin du Mingain Urdin gaixotasunaren gaineko mapa, Europan antzemandako zonaldeak jasotzen dituen mapa hain zuzen. Bestalde, murrizte guneetako zerrenda ere eguneratu egin du.

Batzordearen MAPA
Murrizte guneetako zerrenda
Informazio gehiago


Elikagaien alerten eta EBko informazioaren gaineko jakinarazpenak


19. astea 


Legedia

Batzordearen 384/2008 (EE) Araudia, 2008ko apirilaren 29koa, 1266/2007 (EE) Araudia aldarazten duena, Kontseiluaren 2000/75/EE Zuzentarauak ezarritako debekua dela eta (irteteko debekua hain zuzen), kumedun dauden emeentzat salbuespenen bat ezartzeko baldintzei buruzkoa.

Batzordearen 508/1999 (EE) Araudiaren hutsen zuzenketa, 1999ko martxoaren 4koa, Kontseiluaren 2377/90 (EEE) Araudiaren I. eta IV. eranskinak aldarazten dituena. Horren bidez, erkidego mailako prozedura ezarri dute animalia-jatorriko elikagaietan albaitaritza-botiketako hondakinen gehienezko muga zehazteko. 

Batzordearen 393/2008 (EE) Araudia, 2008ko apirilaren 30ekoa, astaxantina dimetildisukzinato substantzia animaliak elikatzeko gehigarri gisa baimentzeari buruzkoa. 

Batzordearen 394/2008 (EE) Araudia, 2008ko apirilaren 30ekoa, 1266/2007 (EE) Araudia aldarazten duena, Kontseiluaren 2000/75/EE Zuzentarauak aurreikusitako debekua dela eta (irteteko debekua hain zuzen), kalteberak diren hainbat animaliarentzat salbuespenen bat ezartzeko baldintzei buruzkoa.


 
 
Erabilera-baldintzak ELIKA . Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioa
hitza:  
esaldi zehatza  
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english